Historia
Historia
Ernioko mendi magaletan lekutzen den biztanlegune txikia dugu, honako hau, izenak adierazten duen bezelaxe, Tolosa eta Anoeta bitartean Oriako ibarraren gaineko goigune batean. Badu antzekotasunik ondoko herriekin, Alkiza eta batik bat, Larrailekin.
Herrixka hau Tolosari 1374ean uztartu zitzaion. Batura honek ez zizkion ez barrutiak ez administrazio autonomoa murriztu.
Elkarketa honen zergatiak beste hainbestek bezelaxe ekonomia zuen giltzarri eta denboraren buruan liskar-iturri bihurtu zen.
1435ean Tolosari bildutako beste zenbait herrixka eta parrokirekin, baterako gastuak zirela eta, auzitan ibili zen bere helburuak lortu gabe.
1802 arte itxoin behar izan zuen Hernialdek hiribiltasuna eskuratzeko, dagozkion eskubideekin batera. Hiribildu berria Ainsu-berreluzko batura politikora bildu zen. Probintzietako biltzarretara ordezkari bat bidali eta bertan mantentzea bideratzearren.
Herriko kroniketan oso aipatua izan zen gertakari batek "Santa Cruz Apaiza" ezagun eta mitikoa izan zuen protagonista, harrapatua izateko zorian zegoela herritik ihes egitea lortu zuena.